Jose Luis Arizaga
Soraluzeko alkatea
Santa Ana kalea
20590 Soraluze
Jaun hori:
Nik, Iker Benito Maiztegik, Soraluzen, Serafin Atxotegi 5, 2.eskuinean bizi eta 44347721-H NAN zenbakidunaren jabe naizenak, zuregana jotzen dut zera dela eta:
Aurten, urtero bezala, 4.mailako ikasleok ikas bidaira joateko asmoa daukagu. Horretarako, diru dexente behar dugu eta hainbat gauza egin ditugun arren (gabonetan baserriz baserri gabon kantak abesten joan, jaietan buruhandiak izan, buzoneoak egin eta arrakastatsuena, azaroaren 10ean ospatu zen gaztañerreko azokan parte hartu genuen, postu bat jarri eta produktuak eta gaztainak salduz) ez dugu behar adina diru lortu.
Diru aldetik justu samar gabiltzala ikusita, udaletxera jotea erabaki dugu, ea diru laguntza bat ematen diguzuen.
Besterik gabe, aurretik esertuz.
Soraluzen, 2007ko azaroaren 12an
Iker Benito, ikas bidaiako ordezkaria.