Ahozko lana

By ibm92

Kaixo Paulo:

Euskarako ahozko lana, Su Ta Gar musika taldeari buruz egitea erabaki dut eta hemen daukazu horretarako egin dudan eskema edo laburpena:

SU TA GAR

SARRERA
Nik egin behar dudan lana, Su Ta Gar izeneko musika talde bati buruzkoa da. Talde hau, Eibarren sortu da eta lau pertsonek osatzen dute.

TALDEKIDEAK
Aitor Gorosabel: gitarra eta ahots nagusia.
Hasier Osoro: baxua eta ahotsak.
Xabier Bastida: gitarra.
Galder Arrillaga: bateria.

TALDEAREN EZAUGARRIAK
Su Ta Gar Eibarren sortu zen 1.987. urtean, lau lagun hauek musika talde bat osatzeko asmoarekin elkartu zirenean. Gehienentzat musika tresna bat hartzen zuten lehen aldia zen. Su Ta Gar taldeak, talde askorekin aritu da joten, besteak beste, Platero y Tu, Gun, Saxon, La Polla, Mano Negra, Def Con Dos, Siniestro Total, Sonie Youlth, Ratos de Porao, Barricada, Tahures Zurdos, SA etab. Euskaraz abesten duten taldeekin, ia denekin aritu da, batzuk aipatzekotan, Oskorri, Hertzainak, Negu Gorriak, Lin Ton Taun, E.H. Sukarra, Dewlirium Tremens, Etsaiak, Tapi eta Leturia…

TALDEKO ALDAKETAK
1.995ean, orduan bateri jole zen Borxak istripua izan zuen eta elbarri gelditu ostean, bere anaia Galderrek hartu zuen bere lekua. 1.996ko udaberrian, “Sentimenak Jarraituz” diskoa grabatu zuten eta hau aurkeztu ondoren, Iban Zugarramurdik hartu zuen Galderren tokia. 2.000n, “Su Ta Gar Jo Ta Ke” diskoaren zuzeneko aurkezpena prestatzen ari zirela, bateri jole aldaketa berriro, oraingo honetan Galderrek hartu zuen Ibanen lekua.

MUSIKA ESTILOA
Heavy metal: Pir Min Gan hirian sortu zen eta rock and roll estiloaren aurrerapen bat da. Berezitasunak, erritmoaren abiadura eta bolumen altuak dira. Musikari nagusiak, Deep Purple, Led Zeppeling, Jimmy Hendrix eta Black Sabath izan ziren 70. hamarkadan.

DISKOGRAFIA
1.991: Jaiotze Basatia.
1.992: Hortzak Estuturik.
1.993: Su Ta Gar Zuzenean eta Munstro hilak.
1.996: Sentimenak Jarraituz.
1.997: Agur Jauna Gizon Txuriari.
1.999: Su Ta Gar 1.987-89 eta Homo_Sapiens?
2.000: Homo_Sapiens? Tour’00.
2.001: Su Ta Gar Jo Ta Ke.
2.003: Itsasoz Beteriko Mugetan.
2.006: Jainko Hilen Uhartean.

Escribe un comentario